Events by Basque Culinary Center Basque Culinary Centerren arloa da, eta esperientzia gastronomikoak diseinatzen eta ekoizten ditu, bai ekitaldi formatuan, bai sukaldaritza espazio propioetan, gastronomia inspiratzeko, gozatzeko, konektatzeko eta sustatzeko.

Sormena eta kudeaketa uztartzen dituen diziplina anitzeko talde bat gara. Ekitaldi gogoangarriak diseinatu eta antolatzen ditugu, eta, aldi berean, espazio zaharberrituak bultzatzen eta erabiltzen ditugu. Estrategia, abegikortasuna, berrikuntza, zaporea eta esperientzia batzen ditugu, proiektu bakoitzak bizia har dezan.

Misioa
Gastronomia sustatzea, ezagutzaren, kulturaren eta garapenaren motor gisa.
Helburua
Bikaintasunetik eta berrikuntzatik abiatuta, nazioartean eraldatzen eta inspiratzen duten esperientzia gastronomikoak eta ekitaldiak ahalbidetzea.
Balioak
Jasangarritasuna
Tokiko produktuaren, ingurunearekiko errespetuaren eta praktika arduratsuen aldeko apustua egiten dugu.
Bikaintasuna
Xehetasunak zaintzen ditugu eta zorroztasunez lan egiten dugu aurreikuspenak gainditzeko.
Berrikuntza
Sormenari, ikerketari eta ideia berriei atea irekitzen diegu.
Komunitatea
Sukaldariak, ikertzaileak, ikasleak, enpresak eta gastronomiazaleak batzen ditugu.