Events by Basque
Culinary Center
Events by Basque Culinary Centerren bi ildo nagusitan lan egiten dugu: ekitaldien antolaketan eta espazio gastronomikoen kudeaketan.
Biek helburu bera dute: inspiratzen eta konektatzen duten esperientziak eskaintzea, sormena, profesionaltasuna eta gastronomiaren bereizgarri den ikuspegi integrala konbinatuz.
Ekitaldien
antolaketa
Neurrira egindako ekitaldiak diseinatu eta ekoizten ditugu, formatu bakoitzera egokituta: kongresu eta topaketa profesional handietatik hasi eta ospakizun pribatu eta esklusiboetaraino.
Ekoizpen exekutibo eta gastronomikoko talde propioa dugu, eta, horri esker, une bakoitzerako diseinatutako menuak sortu eta zerbitzatu ditzakegu. Nazio mailako eta nazioarteko proiektuetan esperientzia izanik, ekitaldi bakoitza esperientzia paregabe eta ahaztezin bihurtzen dugu.
Antolatu zure ekitaldia
Gune gastronomikoen kudeaketa
Gure espazio bakoitzean gastronomia pertsonen eta sormenaren topagunea da. Zaporea, giroa eta zerbitzua uztartzen dituzten jatetxe paregabeak diseinatu eta kudeatzen ditugu, xehetasun guztiak zainduz, esperientzia beti gogoangarria izan dadin.
Ezagutu gure gune gastronomikoak